Deskargatu 2026ko Udazkeneko jardueren programa osoa
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Eguesibarko Udalaren eraikinaren ondoan dagoen plaza urbanizatzeko lanak amaitu berri dira. Auzokide guztien biltokia izatea espero dugu, eta horren ondoan Kultur Etxea eraikiko da laster.
Plazak 3.500 m²-ko azalera du gutxi gorabehera, eta horietatik ia 900 m2 berdeguneetarako erabili dira (zuhaitzez ereindako parterreak). Obrak egin aurretik bertan zegoen olibondoa plazaren albo batera lekualdatu da.
Zoladura, gehienbat, “Moncayo” motako hormigoizko lauza grisez egina dago, “Llosa Filtra” motako lauza 300 m2 ingururekin konbinatuta, euri-ura drainatzeko bereziki diseinatuak.
Altzariei dagokienez, Plazak bistako hormigoizko 160 metro linealeko bankada bat du, hainbat eremutan banatuta, eta horren gainean eserleku batzuk jarriko dira, polimero birziklatuz eta zura imitatuz eginak. Gainera, iturri bat eta Sarrigurenen lehendik zeudenen antzeko bost paperontzi jarri dira. Horretaz gain, “Iguzzini Arga” modeloko LED proiektoreen bidezko argiteria bat, plazari argiztapen erregulagarria emateko, bai intentsitateari bai koloreari dagokienez. Argiztapen horrek osatu egiten du Udaletxeko fatxada eta inguruak argiztatzen dituena.
Parterretako batean altzairu galbanizatuzko errotulu bat jarriko da, “Valle de Egüés – Eguesibar” letrekin. Era berean, kiosko bat edo antzeko bat instalatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta azpiegiturak aurreikusi egin dira.
Lacunza Hermanos SL izeneko enpresak egindako obrak 453.906,22 euroko aurrekontua izan du (BEZik gabe), eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak 90.000,00 euroko dirulaguntza eman du.


Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Gizarte Zerbitzuek adinekoentzako jarduera berriak jarriko dituzte martxan CAFen Jubilotekan izena emateko epea irailaren 4tik 16ra egongo da zabalik; 55 urtetik gorakoentzak...
Eguesibarko Gazteriaren Etxeak udazkeneko programazioa aurkeztu du. Doako proposamenak izango dira gazteentzat, eta aisialdia, sormena, musika, kirola, rol-jokoak, estrategia ...