782 pertsonek izen eman zuten Eguesibarko lasterketa solidarioan, Emakumeen Nazioarteko Egunean
Atzo, martxoak 8 igandea, Eguesibarko Udalak ohiko martxa solidarioa egin zuen Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta. Ia 800 pertsonak, % 60 emakumeak, eman zuten izena lasterketa solidarioan, oraingoan ASENNA Nafarroako Endometriosi Elkartearen alde.
Elkartasun uholdeak Sarrigurengo kaleak hartu zituen, “FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU” lemapean. Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik eta elkartasunagatik.
Lasterketa hasi baino lehen, ASENNAko Esperanza Goñik eta Nerea Barbak hitz batzuk eskaini zituzten, eta Elkanoko Javier egoitzako Marian de Jesusek, Gema Aguadok, Obdulia Cereijok, Korito Mikeok, Noelia Etxartek eta Maitane Etxeberriak adierazpen instituzionala irakurri zuten.
Ekitaldian, Felix Garrido egoitza psikosozialak ere parte hartu zuen, M8rako egindako txapak banatu eta enplegu tailerretan egiten dituzten gauzak saldu zituzten.
Joseba Olagarai kazetariak girotu zuen eguna.




