2026ko apirilak 29

Sarrigurengo jaietako suziria nork botako duen hautatzeko epea zabalik dago

Foto noticia

Eguesibarko bizilagunek dagoeneko bozkatu dezakete Sarrigurengo festei hasiera emango dien suziria nork botako duen erabakitzeko. Suziriaren jaurtiketa ekainaren 11n, ostegunean, izango da.

Guztira 15 proposamen jaso ziren eta balorazio-mahaiak hiru hautagaitza aukeratu ditu. Orain herritarren bozketara pasatuko dira.

Hauek dira hautagaitza finalistak:

✨Alberto Guzmán
✨ Arturo del Burgo eta Pedro Gárate
✨ Xabi Tejero

Eguesibarren erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eman ahal izango dute botoa. Bozkatzeko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik.

Parte hartu eta aukeratu nork piztuko duen gure festen metxa!

▶️  https://valledeeguesparticipa.com/participa/txupinazo2026/

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento