Andacelay S.L. Sozietate Publikoa

Sozietatea eskritura publikoan eratu zen, 2004ko urriaren 8an, Luis Enrique Mayorga Alcázar Agoizko notarioaren aurrean.

Hasiera batean, xede soziala hirigintzara mugatua zegoen, eta hainbat jarduera egokitu zitzaizkion, hala nola:

Profesionalek hirigintza planeatzeko eta hirigintza kudeatzeko tresnak koordinaziopean prestatzea.
Lurzorua sustatzea etxebizitza ezartzeko, bai eta jarduera ekonomiko berriak ere.
Ondoriozko obrak kudeatu eta ustiatzea.
Dena dela, hirigintza-garapenari lotutako sozietate parte-hartuak deuseztatu ondoren, Eguesibarko Udalaren ente instrumental deklaratu den sozietate hau birmoldatu da. Orain, xede sozialen artean bat da orain arte kanpo-kudeaketara atera diren udal ekintza batzuen kudeaketa bere gain hartzea.

Gaur egun, Andacelay, SL Egüés Haraneko Udalak esleitutako 3 zerbitzu kudeatzen ari da. 3 zerbitzuak hauek dira:

Udal eraikinen garbiketa.
3 Haur Eskolen kudeaketa.
Familiei Arreta egiteko Zentroaren kudeaketa.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento