Uda ere bai: emozio-osasuna zaintzeko baliabideak gazteentzat eta familientzat
Eguesibarko Udaletik herritarrak animatu nahi dira uda garaiko denbora librea aprobetxatzera ongizate emozionala lantzeko eta aisialdi osasungarria sustatzeko aukera gisa.
Helburu horrekin, “Abarka” baliabide-metabilatzailea jartzen da gazteen eta familien eskura; tresna horrek hezkuntza emozionalarekin, sentimenduekin eta ongizate emozionalarekin lotutako material eta irakurgai ugari biltzen ditu. QR kodearen bidez edo zuzenean estekara sartuta, honako kategoriatan sailkatutako edukiak kontsulta daitezke:
-
Emozioak
-
Hezkuntza emozionala
-
Emozioak eta sentimenduak
-
Antsietatea eta ondoeza emozionala kudeatzeko gida
Gomendatutako irakurgaiak:
-
La belleza de sentir
-
Madres y padres influencers
-
Emocionario
-
Eren eta bare, igelaren pare
-
Respirad: mindfulness para padres con hijos adolescentes
-
La revolución emocional
-
Desobediencia emocional
Sartu Abarka bilatzailean hemen:
https://abarka.navarra.es/
Eta kontsultatu Gazteaukerak argitaratutako gazteekin antsietatea lantzeko irakurketa-gida:
Gazteaukera gida
Uda honetan, zaindu zure emozio-osasuna ere.