Gaur, martxoak 31, “Udal instalazioetako eta hiri altzarietako saneamendu eta pintura lan tailerra” aurkeztu da Eguesibarko Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan.
Ekitaldia Xuriñe Peñas López alkatearen hitzaldiarekin inauguratu da, eta tailerraren helburuak, aurreikusitako jarduerak, talde teknikoa eta ikasleak ezagutarazteko balio izan du, proiektuaren parte izango baitira.
Tailerra martxoaren 30etik irailaren 29ra egingo da, eta prestakuntza teknikoko 247 ordu, prestakuntza osagarriko 46 ordu eta gizarte-ekintzako 503 ordu (hiri-altzariak eta udal-instalazioak hobetzeko hainbat jarduera) eta lan-orientazioa izango ditu.
Prestakuntza- eta enplegu-tailerrak programa publikoak dira, eta parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea dute helburu, haien prestakuntzaren bidez eta onura publikoko edo gizarte-intereseko obra edo zerbitzuetan lan eginez.