2026ko martxoak 13

Eguesibarko Udalak eta Nafar Lan Sareak lurraldean enplegua sustatzeko lankidetza indartu dute

Foto noticia

Eguesibarko Udalak eta Nafar Lansareak (SNE-NL) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute udalerrian enplegu politika aktiboak garatzeko, herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Nafar Lansareko zuzendari gerente Mª Esther Fernández Razquinek, eta Eguesibarko Udaleko ordezkari Xuriñe Peñas Lópezek sinatu dute hitzarmena. Akordio honen bidez, bi erakundeek modu koordinatuan lan egiteko konpromisoa hartzen dute, enplegu-baliabideak lurraldera hurbiltzeko eta enpresa-sarearen eta langabeen beharrei erantzuteko.

Lankidetza 2025-2028 aldirako Nafarroako Enplegu Planaren barruan kokatzen da, zeinak Foru Komunitateko lurraldeetan enplegu politikak indartzearen alde egiten baitu, eremu bakoitzeko berezitasun demografiko, produktibo eta sozialak kontuan hartuta.

Hitzarmenean aurreikusitako jarduera-ildo nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Enplegurako formakuntza bultzatzea, lurraldean antzemandako beharretara eta tokiko enpresen eskaeretara egokitutako prestakuntza-ekintzak diseinatuz.
  • Lan-bitartekotzako eta enpresei aholkularitza emateko zerbitzuak, langabeen kontratazioa errazteko eta enplegu-aukera berriak hautemateko.
  • Orientazio profesional pertsonalizatua, enplegu-eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratze-prozesuan laguntzeko.
  • Ekintzailetza eta autoenplegua sustatzea, udalerrian jarduera ekonomikoa sortzen duten enpresa-ekimenei eta proiektuei lagunduz.
  • Enpleguan genero-berdintasuna sustatzea, emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko neurri espezifikoak bultzatuz, batez ere laneratzeko zailtasun handienak dituztenena.

Hitzarmenak honako hauek ere jasotzen ditu: jardunaldiak antolatzea, jardunbide egokiak trukatzea eta enpleguaren arloko profesionalak prestatzeko lankidetza.
Aurreikusitako jarduerak behar bezala garatzen direla bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da, bi erakundeetako ordezkariek osatua. Batzorde horrek aldizka ebaluatuko ditu emaitzak, eta lankidetza-ekimen berriak proposatuko ditu.

Akordioak bi urteko indarraldia izango du sinatzen denetik, eta ez du zuzeneko kostu ekonomikorik izango aldeentzat. Jarduerak erakunde bakoitzaren aurrekontu-baliabideen barruan egingo dira.

Ekimen honekin, Eguesibarko Udalak eta Nafar Lansareak hurbiltasuneko enpleguarekin, lurralde kohesioarekin eta udalerriko pertsona eta enpresei laguntzearekin duten konpromisoa indartu dute.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGU TAILERRA

PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGU TAILERRA

Eguesibarko Udalak “Eguesibarko udaleko-espazioen pintura eta saneamendua” izeneko prestakuntza eta enplegu tailerra sustatu du. Erreserbatu zure plaza: 848 ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento