María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
PLAZAK HIZKUNTZA EREDUAREN ARABERA
D eredua: Joakin Lizarraga I.P.: 4 leku
A eredua: Hnas. Uriz Pi I.P.: leku bat
ORDUTEGIA
8:30etik 14:30era
TXANDA ETA PREZIOAK
Abuztuak 30etik irailak 6ra.
Prezioak: 52€ erroldatuak. 103€ ez-erroldatuak.
DESKRIBAPENA
Hiri-tailerrak dira, goizeko ordutegian, Sarrigurengo Ikastetxe Publikoetan, udako oporren hasieran eta bukaeran.
Tailerren bidez, euskaraz jostatzeko aukera eman nahi zaie D eta A ereduetako haurrei ingurune ludiko, atsegin eta dibertigarrian, hizkuntzaren erabilera-ohiturak finkatzeko asmoz.
IZEN-EMATEAK
Izen-emateak on-line bakarrik izanen dira uztailaren 30etik abuztuaren 2ra www.valledeegues.com helbidearen bidez, izen-emateen atalean. Inskripzioen ordena ez da kontutan hartuko. Ezinbestekoa izanen da izena emateko unean ordaintzea. Eskatzaileak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da.
LEKUAK BANATZEKO MODUA
Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko (Spam edo mezu baztergarrien karpetatan begiratu). Izena emandakoak lekurik lortzen ez badu (zozketa egin delako edo aukeratutako taldea atera ez delako), ordaindutako dirua itzuliko zaio.
ARAUDIA
Derrigorrezko Kuota honela itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginik, Udaletxeko erregistroan idazkia aurkeztuz, abuztuaren 9a baino lehen . Kasu horretan, % 15 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik. Ezabapena epe horretan egiten ez bada, ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoiengatik izan ez bada; kasu horretan, alorrak eskaera aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatuko du.
INFORMAZIO GEHIAGO
euskera@egues.es
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...