Erakusketa Olazko kiroldegian: Erreferenteak eta Arduratsuak
Erakusketa hau Eguesibarko Zainketen aldeko Tokiko Itunaren baitan dago, 2024an inauguratu ziren bi erakusketei elkarrekin bizia emateko eta Eguesibarren zabaltzeko helburuare...
Cine de Verano / Udako Zinema zikloa berriro iritsiko da uda honetan Eguesibarrera, uztailaren 17tik abuztuaren 14ra bitartean udalerriko hainbat kontzejutan antolatutako bost proiekziorekin. Saio guztiak 22:00etan hasiko dira, aire zabaleko guneetan egingo dira, eta kasu batzuetan ordezko tokia ere aurreikusi da, eguraldiak proiekzioa normaltasunez egitea eragozten badu.
Programazioa uztailaren 17an hasiko da Badostainen, kirol anitzeko pistan, “Karate Kid, Leyendas” filmarekin, gaztelaniaz. Filmak 94 minutuko iraupena du eta ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat. Eguraldi txarra eginez gero, proiekzioa Jesús Górriz Etxera eramango da.
Bigarren saioa uztailaren 24an izango da Ripagaina / Erripagañan, 24 orduko farmaziaren aurreko plazan. Oraingo honetan “Misión Panda en África” proiektatuko da, gaztelaniaz, 84 minutuko iraupenarekin. Filma publiko guztientzat da egokia. Eguraldi txarra egingo balu, saioa bertan behera utziko litzateke.
Udako zinemak uztailaren 31n jarraituko du Sarrigurenen, Udaletxeko behealdean, “Padre no hay más que uno, 5” filmaren proiekzioarekin, gaztelaniaz. Filmak 100 minutuko iraupena du eta publiko guztientzat da egokia. Eguraldi txarra eginez gero, saioa Joakin Lizarraga I.P.ra eramango da.
Abuztuan jada, abuztuaren 7an, hitzordua Gorraizen / Gorraitzen izango da, Jauregi plazan, “Harold y el lápiz mágico” filmarekin, gaztelaniaz. Filmaren iraupena 90 minutukoa da eta publiko guztientzat da egokia. Eguraldiak laguntzen ez badu, proiekzioa Olazko liburutegira eramango da.
Zikloaren azken saioa abuztuaren 14an izango da Eguesen / Egüésen, frontoian, “Pan Sekula Betirako Bidaia” filmarekin, euskaraz. Proiekzioak 111 minutuko iraupena du eta ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoentzat. Eguraldi txarra eginez gero, Kontzejuko erabilera anitzeko gelara eramango da.
Uztailaren 17a | 22:00 | Badostain | Kirol anitzeko pista
Karate Kid, Leyendas
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 94 minutu.
Adin gomendioa: ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat.
Eguraldi txarra eginez gero: Jesús Górriz Etxera eramango da.
Uztailaren 24a | 22:00 | Ripagaina / Erripagaña | 24 orduko farmaziaren aurreko plaza
Misión Panda en África
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 84 minutu.
Adin gomendioa: publiko guztientzat egokia.
Eguraldi txarra eginez gero: saioa bertan behera utziko da.
Uztailaren 31 | 22:00 | Sarriguren | Udaletxeko behealdea
Padre no hay más que uno, 5
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 100 minutu.
Adin gomendioa: publiko guztientzat egokia.
Eguraldi txarra eginez gero: Joakin Lizarraga I.P.ra eramango da.
Abuztuaren 7a | 22:00 | Gorraiz / Gorraitz | Jauregi plaza
Harold y el lápiz mágico
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 90 minutu.
Adin gomendioa: publiko guztientzat egokia.
Eguraldi txarra eginez gero: Olazko liburutegira eramango da.
Abuztuaren 14a | 22:00 | Egues / Egüés | Frontoia
Pan Sekula Betirako Bidaia
Hizkuntza: euskara.
Iraupena: 111 minutu.
Adin gomendioa: ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoentzat.
Eguraldi txarra eginez gero: Kontzejuko erabilera anitzeko gelara eramango da.
Erakusketa hau Eguesibarko Zainketen aldeko Tokiko Itunaren baitan dago, 2024an inauguratu ziren bi erakusketei elkarrekin bizia emateko eta Eguesibarren zabaltzeko helburuare...
Eguesibarko Udaltzaingoak hiru agente berri hartu ditu bere plantillan, herritarrei eskaintzen dien zerbitzua indartzeko eta udalerrian duen jarduteko gaitasun...
1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak gertatu ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren ernamuina. Harrezkero, urrats garrantzitsuak eg...