Gorraitzeko jaietako afari menua 2026
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
Eguesibarreko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak jarraipena eman dio “Nerabezaroa Igarotzen Familiartean. Norabidea ez galtzeko mapak eta iparrorratza”” tailerrari, 2021eko azaroko arrakastaren ondoren.
Seme-alaba nerabeak dituzten familiei eta herritar interesdunei zuzendutako doako jarduera da. Proposamen berri hau otsailaren 21ean hasten da, eta astelehenetan egingo da CAF/FAZen, 17:00etatik 19:00etara, eta hilean behin saio bat egingo da 2022ko ekainera arte.
Egutegia: otsailak 21, martxoak 21, apirilak 11, maiatzak 9 eta ekainak 13, astelehena.
Ordutegia: 17etatik 19etara
Lekua: FAZeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Nerabezaroaren krisiak maila guztietako aldaketak dakartza. Elkarrekin hitz egiteko eta hausnartzeko esparrua eskaini nahi dizuegu tailer honetan. Zer egin dezakegu familiei etapa honetan laguntzeko eta iparrorratza ez galtzeko?
Izen-emateak otsailaren 16ra arte, asteazkena, infanciayfamilia@egues.es helbidean.
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
Eguesibarko merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimenduek «Ezagutu eta Probatu» programaren laguntzak eska ditzakete dagoeneko. Ekimen honen bidez, herritarrei z...
Cine de Verano / Udako Zinema zikloa berriro iritsiko da uda honetan Eguesibarrera, uztailaren 17tik abuztuaren 14ra bitartean udalerriko hainbat kontzejutan antolatutako bost...