María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Datorren asteartean, apirilak 18, 17:00etatik 19:00etara, familietan erantzukizuna partekatzeko tailerra egingo da gurasoentzat: “Nola izan erreferente haur eta gazteen erantzunkidetasunean: jarrera erantzunkidea baduzu, zure seme-alabek ere hori izaten ikasiko dute”.
Elkarrekin bizi diren bikote helduentzat da lantegia, baita ingurune hurbilean haur eta nerabeak dituzten pertsona eta profesionalentzat ere. Saioa bat dator Berdintasun Arloa azken hilabeteotan erantzunkidetasunari buruz egiten ari den tailerrekin.
Magalí Martínez Solimán, generoan, berdintasunean, ahalduntzean eta lidergo-politiketan aditua, izango da berriro FAZeko erabilera anitzeko aretoan tailer horiek emateko arduraduna (Urbasa kalea, 129. Sarriguren).
Izen emateak: martxoaren 15etik apirilaren 11ra FAZen 948 16 56 51 telefonoan edo caf-faz@egues.es posta elektronikoan. Familientzako atseden-zerbitzua egongo da, apirilaren 5a baino lehen eskatuta.
Ekintza hau bat dator Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren eta Eguesibarko Kontziliazioaren aldeko Toki Itunaren ekintzekin.
Halaber, Berdintasun Sailak oraintsu koordinatutako bateragarritasunari eta erantzunkidetasunari buruzko podcast-ak entzun ditzakezue esteka honetan.
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...