2025eko urriak 17

EGUESIBARKO UDALAK ZIBERSEGURTASUNARI BURUZKO STAND IBILTARIA EGINGO DU URRIAREN 20AN ETA 21EAN

Foto noticia

Eguesibarko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Espainiako Zibersegurtasun Institutu Nazionalarekin (INCIBE), 2025eko urriaren 3an, zibersegurtasunean eta Interneten erabilera seguru eta arduratsuan trebatzeko.

INCIBEren misioa Informazioaren Gizartearen zerbitzuetan zibersegurtasuna, konfiantza eta informazioaren eta pribatutasunaren babesa indartzea da, herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, sare akademikoei eta ikerketa-sare espainiarrei balioa emanez, bai informazioaren eta komunikazioen sektorei eta bai, oro har, sektore estrategikoei ere.

Bere helburuak lortzeko, bere zerbitzuen bidez, herritarrei, adingabeei eta haien erreferentziazko kolektiboei (familia eta hezitzaileak) eta enpresei beharrezko informazioa eta euskarria eskaini zaie, Interneten nabigatzean aurki ditzaketen segurtasun-arazoak saihesteko eta konpontzeko.

Hau horrela, erabiltzaileei segurtasun ohitura egokiei dagokienez portaera aldaketa positiboa hartzen laguntzeko lan egingo da, zibersegurtasunari dagokionez duten erantzukizunaren jakitun eginez, segurtasun gorabeheren kopurua eta larritasuna minimizatzen lagunduz, eta, azken batean, gertakari baten biktima izan badira nola jokatu behar duten aholkatuz.

Zerbitzu horien kanal nagusiak webgunea, sare sozialak eta telefono bidezko euskarria izango dira, baina beharrezkoa da herritarrengana zuzeneko kontaktuaren bidez iristea, informazio eta zerbitzu hobeak emateko.

Hori dela eta, Eguesibarko Udalak, tokiko administrazio gisa – eta herritarrek, administrazioak eta sektore ekonomiko guztiek zibersegurtasunaren arloan dituzten arriskuez jabetuta –, 2025eko urriaren 20an eta 21ean, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, “STAND IBILTARIA” izeneko ekitaldia egiteko asmoa du, Sarrigurengo Gazteriaren Etxean, Santa Engrazia kalea z/g.

Hori guztia, teknologia berrien erabileran praktika onak sustatzeko helburuarekin, herritarrentzat, ikasleentzat, familientzat eta enpresentzat izanik, eta, beraz, INCIBEren parte hartzea egokitzat jotzen da, ekitaldiari berari balioa emateko, zibersegurtasunaren arloko prestakuntzaren eta trebakuntzaren bidez eremu digitalarekiko konfiantza indartuz, bai eta edonork aro digitalean konfiantzaz moldatzeko izan behar dituen zibersegurtasuneko kultura mailak handitzea ere.

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento