Eguesibarkogenerodesberdintasunensemaforoarenkanpainarenildotik,etairailarenamaierangurasoentzakoFamiliaErantzukizunPartekatuarenTailerreanantzemandakobeharrenildotik,BerdintasunArloakbateragarritasunerantzunkideaardatzdutenbipodcast-enprestakuntza koordinatu du.
Gabonak aprobetxatuz, etxeko txikiek festa baitute, eta, gainera, familia-topaketa askotan, eguneroko bizimoduan baino argiago ikusten da denboraren erabilera eta familiako kideen arteko arduren eta zereginen banaketa ez direla bidezkoak, bi podcastak entzutera gonbidatzen zaituztegu.
Lehenbizikoak, gure udalerriko gurasoei zuzendua, bizitza-denbora orekatu eta bidezkoak nola eraiki aztertzen du, familia eta lana uztartze erantzunkidearen bidez, non helduak erreferente izango baitira haur eta nerabeen erantzukizun partekatuan. Horrez gain, Cristina Ferrero gizarte-hezitzaile, pedagogo eta sexologoak jarraibideak eta aholkuak ematen dizkigu, haurrak eta nerabeak zainketa-lanetan modu arduratsuan sartzeko.
Bigarren atalak, Eguesibarko emakume eta gizonei zuzendutakoak, denboraren erabileraz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: bizitza denborak oraindik ez daude modu orekatuan banatuta gizon eta emakumeen artean. Eta hobeto bizitzeko denborekin hobeto erlazionatzeko ideiak eta ariketa praktiko batzuk ematen dizkigu: denbora positiboan hautematea, gure garaiak gehiago eta hobeto negoziatzea.
Bi podcastak No Gaps Project SLko Magalí Martínezek egin eta zuzentzen ditu, eta Eguesibarko Berdintasun Arloak koordinatu eta gainbegiratzen ditu.
1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak gertatu ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren ernamuina. Harrezkero, urrats garrantzitsuak eg...
Eguesibarko Udalak indarkeriaren arloko arreta baliabideen gida berria argitaratu du. Argitalpenak, gaztelaniaz zein euskaraz, ibarrean dauden zerbitzu guztien berri ematen du...
Aurten ere, Eguesibarreko Udalak Nafarroako berdintasun-teknikariek Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako kanpainan parte hartu du. Aurten diseinatzailea Diana Arboni...
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan