Gorraitzeko jaietako afari menua 2026
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
| DATA | Uztailak 4-29 (7 eta 25 jaiegunak) |
| ORDUA | 7:30etik 16:00etara (sarrera eta irteeretan puntualtasuna eskatzen da)
– Sarrera malgua (7:30etik 9:00etara) – Irteera malgua: 12:30etik 13:30era (jardunaldi murriztua) eta 15:00etatik 16:00etara (jardunaldi osoa) |
| NON | Malkaitz haur eskola |
| ADINA | 1-6 urte |
| PLAZAK | 64 leku asteko |
INFORMAZIOA: 1 eta 6 urte bitarteko adingabe ibiltariak zaintzeko zerbitzu ludikoa. Jardunaldi osoa (gehienez 8 ordu egunean) edo jardunaldi partziala (gehienez 5 ordu egunean) kontratatzeko aukera eskaintzen du.
Zozketa asteka eta familia-unitateka.
Adinaren araberako taldeak:
| TALDEAK | ADIN-TARTEAK | JAIOTZE-DATAK |
|
Txikiak |
1 eta 2 urte eta erdi
bitartekoak |
2020/01/01etik 2021/06/30era
jaiotakoak |
|
Ertainak |
2 urte eta erdi eta 4 urte eta
erdi bitartekoak |
2018/01/01etik 2019/12/31ra
jaiotakoak |
|
Helduak |
4 urte eta erdi eta 6 urte eta 11
hilabete bitartekoak |
2015/07/31tik 2017/12/31ra
jaiotakoak |
Asteko txandak: adingabe bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman ahal izango du izena:
IZEN-EMATEA:
Plaza-eskaera: maiatzaren 16tik 27ra, inprimaki bidez, udalaren webgunean. Zozketa eta komunikazioa: maiatzak 30 eta 31.
INPRIMAKIA: https://bit.ly/3LjdilI
Inskripzioa formalizatzea: Ekainaren 1etik 7ra. Inskripzioa formalizatzeko, hitzordua eskatu FAZera deituta (948 165651).
Inskripzioa formalizatzeak txartel bidez ordaintzea dakar, FAZera deituta (948 165651), bai eta honako agiri hauek aurkeztea ere:
Ordainketa: Inskripzioa formalizatzeko epea hasi ondoren, ordaintzeko modua kontsultatu. Ordainketa egin eta dokumentazioa aurkeztu ondoren ulertuko da plaza esleituta dagoela. Bestela, plaza hutsik geratuko da.
Eskuragarri dauden plazak kontsultatu, FAZera deituta:
Bajak: bajak izen-emate aldiaren ondoren gertatzen badira, kuotaren zenbatekoaren
%80 itzuliko da, udal instantziaren bidez eskatuta, betiere baja eskatu zen astearen aurreko asteazkena baino lehen jakinarazten bada.
Altak uztailean: zerbitzua hasi ondoren, hutsik geratu diren plazak kontsultatu ahal izango dira. Alta berriak eskatu ahal izango dira eskatu nahi den txandaren aurreko asteko asteazkenera arte, eta beharrezkoa izango da ordainketa egitea eta dagokion dokumentazioa entregatzea.
Zerbitzuaren erabileran egindako aldaketak dagokion txandaren aurreko asteko asteazkenera arte jakinarazi ahal izango dira.
| PREZIOA | 5 EGUNEKO ASTEA | 4 EGUNEKO ASTEA |
| LANALDI PARTZIALA
Erroldatuak Erroldatu gabeak |
35 € 40 € |
28 € 32 € |
| LANALDI OSOA JANTOKIAREN
Erroldatuak Erroldatu gabeak |
90 € 100 € |
72 € 80 € |
*Tarifa hobaridunak daude
Onartutako familientzako bilera informatiboa: ekainaren 14an, astertea, 16:30ean udaletxeko Udalbatzar aretoan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 165651 telefono zenbakira deitu edo FAZera jo (Urbasa kalea, 129, Sarriguren) caf@egues.es
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
Eguesibarko merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimenduek «Ezagutu eta Probatu» programaren laguntzak eska ditzakete dagoeneko. Ekimen honen bidez, herritarrei z...
Cine de Verano / Udako Zinema zikloa berriro iritsiko da uda honetan Eguesibarrera, uztailaren 17tik abuztuaren 14ra bitartean udalerriko hainbat kontzejutan antolatutako bost...