2020eko otsailak 12

KIROLA ETA BERDINTASUNA IV. JARDUNALDIA

Foto noticia

2020KO MARTXOAREN 7AN, LARUNBATA

IBILKETA NORDIKOA 50 URTETIK GORAKO EMAKUMEENDAKO

Ibilketa nordikoan aritzeko, jarduera fisiko horretarako bereziki diseinaturik dauden makil batzuk erabiliz ibili behar da. Besoek, sorbaldek eta bizkarrak egindako lanari hankek eta aldakak egindakoari gehitzen zaio.Ez da materialik ekarri behar, arropa erosoa, besterik ez.

50 urtetik gorako emakumeendako antolatua.

Lekua: Sarrigurengo Kirol Hiritik aterako da.

Ordutegia: 12:00-13:15

Gutxienez/Gehienez: 10/23

 

IBILKETA NORDIKOA 15 ETA 50 URTETIK GORAKO EMAKUMEENDAKO

Ibilketa nordikoan aritzeko, jarduera fisiko horretarako bereziki diseinaturik dauden makil batzuk erabiliz ibili behar da. Besoek, sorbaldek eta bizkarrak egindako lanari hankek eta aldakak egindakoari gehitzen zaio. . Ez da materialik ekarri behar, arropa erosoa, besterik ez.

15 eta 50 urte bitarteko emakumeendako antolatua.

Lekua: Sarrigurengo Kirol Hiritik aterako da.

Ordutegia: 10:00-12:00

Gutxienez/Gehienez: 10/23

 

IGERIKETAKO TEKNIKA HOBETZEA EMAKUMEENDAKO

Igeriketako teknika hobetzeko ariketak egitea. Estilo desberdinak lantzen dira (bular igeriketa, bizkarra eta crawl). Honako hauek ekarri behar dira: bainujantzia, txanoa, betaurrekoak, txankletak eta eskuoihala.

15 eta 99 urte bitarteko emakumeendako antolatua.

Lekua: Sarrigurengo Kirol Hiria

Ordutegia: 17:00-18:30

Gutxienez/Gehienez: 6/10

 

2020KO MARTXOAREN 14AN, LARUNBATA

 

AMA-ALABENDAKO GOLFA

Golfean hasteko jarduera, ama-alabendako antolatua. Ez da materialik ekarri behar, arropa erosoa, besterik ez.

Amak 18 urtetik gorako emakumea izan behar du, eta alabak, berriz, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 4. mailara artekoa.

Lekua: Club Golf Gorraiz

Gutxienez/Gehienez: 4/8

Ordutegia: 12:00-13:00

 

JARDUERA GUZTIAK DOAKOAK DIRA

DATAK:MARTXOAREN 4RA ARTE. Izena emateko KIROLDEGIETAN edo HEMEN

ERROLDATUEK LEHENTASUNA IZANEN DUTE IZENA EMATEAN, ETA ESKATZAILEAK LEKUAK BAINO GEHIAGO BALDIN BADAUDE ZOZKETA EGINEN DA

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento