2022ko urtarrilak 24

2022ko Egutegiaren Jokoa “Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik”

Foto noticia

Eguesibarko Udalak kontsumoa sustatu nahi du Ibarreko saltokietan. Horretarako, joko bat abiatu du 2022ko egutegiari lotua: “Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik”. Izan ere, hilero pertsona batek 60 euro arteko erosketa, kontsumizio edo zerbitzu bat irabazi ahalko du.

Parte hartzea oso erraza da; udal webguneko formularioan hilero eginen den galderari erantzun beharko zaio, egutegian agertzen den edozein saltokitan kontsumo-txartel bat edo batzuk erantsiz.

Hilero erosketa bat zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean, eta parte hartzean aurkeztutako txartelak edo erosketa-fakturak ordainduko zaizkio, gehienez ere 60 euro*.

* Sariaren zenbatekoa partaidetza horretan justifikatutako erosketa batena edo batzuena izanen da, 60 euro gehienez.

 

Arauak:

• Adierazitako edozein saltokitan gastua egin duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakete.

• Pertsona berak behin baino gehiagotan parte har dezake, parte-hartze bakoitzean txartel edo faktura desberdinak erabiltzen baditu. Zenbat eta erosketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago dago irabazteko.

• Parte-hartzea baliozkoa izan dadin, aurkeztutako txartelak edo fakturak egutegian agertzen diren saltokikoak izan beharko dira, eta lehiatzen den hilabetearen data izan beharko dute.

• Txartela bera ezin du pertsona batek baino gehiagok erabili parte hartzeko.

• Udalak tiketak eta fakturak egiazkoak direla egiaztatu ahalko du, eta iruzurrezko edo errepikatutako partaidetzak ezabatuko ditu.

 

Urtarrileko galdera: ¿Zein hilabetetan ezkutatzen dira Ibarreko 4 erraldoiak?

 

Parte hartu ahal izateko esteka honakoa da: https://valledeeguesparticipa.com/participa/calendario22/

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Gorraitzeko jaietako afari menua 2026

Gorraitzeko jaietako afari menua 2026

Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento