Deskargatu 2026ko Udazkeneko jardueren programa osoa
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
-Gala ostiralean, maiatzaren 6ean izan zen, arratsaldeko 19:00etan Gorraiz Golf Klubean.
-Saritutako kirolariez gain, Udalak aitortza berezia egin zien Ibarreko kirol-klubei pandemian egindako lanagatik.
-Lehen Klub Erritmikoa Alaia Valle de Egüés taldea Eguesibarreko ospearen galerian sartu zen.
Joan den maiatzaren 6ean, ostirala, Eguesibarko Udalak bere urteroko Kirolaren Gala 2022 ospatu zuen, aurreko urtean nabarmendutako kirolari eta klubak saritzeko.
Aurten, izendapen eta bozketa prozesu parte hartzaile baten ondoren, saridunak honako hauek izan dira:
Kirolaren sariez gain, Eguesibarko ospearen galerian Alaia Valle de Egüés Lehen Klub Erritmikoa sartu zen, Alexandra Nastase, Amaya Villanueva, Amaia Biurrun, Aintzane Olaizola, María Ruiz eta Naroa Idoatek osatua.
Azkenik, Udalak honako kirol-klub hauek saritu zituen Covid-19aren pandemian egindako lanagatik: Club Rítmica Alaia Valle de Egüés, Tangorri Atletismo Taldea, Club Deportivo Valle de Egüés Eskubaloia, Club Deportivo Valle de Egüés Baloncesto, Club Taekwondo Valle de Egüés, Club Inercia XC, Club Deportivo Judo & Wrestling Valle de Egüés, Club Deportivo Lakarri Arco Escuela, Club Hiruki Valle de Egüés Triatlon, Club Golf Gorraiz, Club Ciclista Eguesibar, Club Zaldi Zuri, Club AC Running.
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Eguesibarko Udalak 2026-2027 Kirol Abonu Aktiboa aurkezten du. Programa honen bidez, abonatutako pertsonek aste osoan zehar eskaintzen diren jarduera gidatu ug...
Eguesibarko Udalak 2026-2027ko Ikastaro Soziokulturaletan izena emateko epe berria ireki du, ekainean egindako izen-emate epearen ondoren libre geratu diren pl...