Horrela izango da Eguesibarko etorkizuneko Kultur Etxea
Eguesibarko Udalak etorkizuneko Kultur Etxearen diseinua aurkezten du. Herritar guztientzako topagune, sorkuntza eta parte-hartzerako gune berria izango da. Sarrigurenen, Uda...
Eguesibarko Udalak abian jarri du Hiri Jarduketako Plan Bereziari (HJPB) dagokion parte-hartze prozesua, kirol erabilerako eta berdeguneko sistema orokorren kokapena aldatzeko.
Planeamendu honen helburu nagusia da Eguesibarrek bere kirol-instalazioak osatzeko behar adina lurzoru egoki izatea. Horretarako, Horretarako, Olatzeko ekialdean dauden berdeguneak Gorraizko Gazteluaren instalazioen inguruan dagoen kirolerako hiri lurzoruarekin elkartrukatzea planteatzen da.
Proposatutako aldaketaren edukia eta aztertu diren alternatibak ezagutarazteko asmoz, Udalak informazio saio bat antolatu du ekainaren 25ean, 18:30ean, Olatzeko Liburutegian. Bertan, proposamena azalduko da eta parte-hartzaileen ekarpenak eta iradokizunak jasoko dira, zeinekin Hiri Jarduketako Plan Berezia egiteko prozesua aberastu nahi den.
Aurrez aurreko saioaz gain, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute bilera egin eta hurrengo 20 egunetan. Ekarpenak posta elektronikoz bidali ahal izango dira helbide honetara: participacion-partaidetza@egues.es. Halaber, Eguesibarko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.
Informazio gehiago: https://valledeeguesparticipa.com/

Eguesibarko Udalak etorkizuneko Kultur Etxearen diseinua aurkezten du. Herritar guztientzako topagune, sorkuntza eta parte-hartzerako gune berria izango da. Sarrigurenen, Uda...
Uda honetan Udako 8ko Futbol Txapelketa izango da berriro, futbolaz gozatzeko, lagunekin primeran pasatzeko eta Eguesibarko gazteekin giro onean kirola egiteko aukera paregabe...
Musicando / Musiketan uda honetan itzuliko da edizio berri batekin. Abuztuan eta irailean zehar, zuzeneko musika Gorraizko eta Sarrigurengo hainbat terrazatara eramango du. Z...