Eguesibarko kirol-instalazioak. 2026-2027ko Eguesibarko kirol programa
Hemen duzu Eguesibarko kirol-eskaintza osoa ikasturte berrirako! Adin eta maila guztietarako jarduerak daude. Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat Ikusi programa eta em...
Eguesibarren erroldatutako helduek euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea 2025eko irailaren 21etik urriaren 21era bitarte irekita egonen da.
Diruz lagunduko dira 2024/2025eko ikasturteko eskolak; 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra arte eginak.
Oinarriak eta berariazko eskaera orria hemen daude eskura: https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=8214
Dokumentuak aurkezteko epealdia: 2024ko irailaren 21etik urriaren 21era bitarte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Eskabidea non Kontu korronte zenbakia aipatzen den.
b) NAN-aren fotokopia.
c) Ikastaroaren antolatzailearen ziurtagiria, honakoekin: iraupen datak, maila, ordu kopurua, ikaslearen asistentziaren %, gainditutako maila eta kostua. Barnetegiak: klaseei dagokien gastua zehaztuta.
d) Matrikularen banku-ordainagiria. Helbideraketen kasuan, euskaltegiaren ziurtagiria.
e) Langabeak: Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren agiria aurkeztu ahalko dute. (Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko).
f) Eszedentzian daudenek: lantokiko ziurtagiria, eman dela adierazteko.
g) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Eskaerak ebatzi gabe edo ebatzita dauden adierazi beharko da. Azken kasu horretan, kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia erantsiko da.
h) Eskatutako egiaztagiriak emateagatik egondako tasa ordainketen ziurtagiriak aurkeztu ahal izango dira.
Hemen duzu Eguesibarko kirol-eskaintza osoa ikasturte berrirako! Adin eta maila guztietarako jarduerak daude. Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat Ikusi programa eta em...
1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak gertatu ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren ernamuina. Harrezkero, urrats garrantzitsuak eg...
🗓️Uztailak 30 | 11:00-14:00 📍Eguesibarko kiroldegia (Olatz). Izen-ematea ekainaren 30era arte: juventud-gazteria@egues.es [doc_button text="Informazio gehiago" ...