María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
HIRI-JARDUKETA BEREZIKO PLANAREN AURREKO HERRITARREN PARTE-HARTZE PLANAREN BIGARREN INFORMAZIO-SAIOA (GORRAIZKO 13. POLIGONOKO 608 ETA 150 LURSAILAK)
Eguesibarko Udalak herritarrei dei egiten die, HJPB, Hirigintzako Jarduketa Plan Bereziari buruzko informazio saiora. Plan hau izapidetzen ari da eta Eguesibarko Udal Planaren 13. poligonoko 608. Eta 150. partzelari lurzatietan du eragina.
Saioa abenduaren 18an, osteguna, 18:00etan, Eguesibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan (Sarriguren) izango da. Bilera honetan, talde erredaktoreak parte-hartze epean jasotako ekarpenak aurkeztuko ditu, eta horien inguruan azalduko da, aplikatu beharreko araudiari jarraikiz. Parte-hartze epea joan den abenduaren 5ean amaitu zen.
Gonbidatuta zaudete saio honetara etortzera eta parte hartzera. Helburua gardentasuna bermatzea, prozesuan emandako urratsen berri argi ematea eta herritarrekiko harremana sendotzea da.
Eskerrak ematen dizkiegu parte-hartze prozesuan jasotako ekarpen guztiei eta erakutsitako interesari.
Informazio gehiago:
https://valledeeguesparticipa.com/participa/p-e-a-u-parcelas-608-y-150-poligono-13-gorraiz-valle-de-egues/
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...