María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) enplegu-eskatzaileei zuzendutako prestakuntza-programa abian jarri du. Ekimenaren helburu nagusia da eten digitala minimizatzea eta Nafarroako enplegagarritasuna hobetzea. Plaza hutsak geratuz gero, prestakuntza jasotzeko aukera izanen dute lanean ari diren pertsonek, enplegua hobetu nahi dutenek eta gainerako langabeek.
NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatutako ikastaro horiek guztiz doakoak dira, eta Foru Komunitateko lurralde osoan ematen ari dira.
Eskainitako ikastaroaren izena “Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako” da, eta arlo horretan hasteko programa oso bat eskaintzen du modu guztiz praktiko eta errazean. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta), aurrez aurrekoa.
Eguesibarren honako formazio hauek programatu dira:
| Eguesen (herria):
• Data: 2022ko irailaren 26tik urriaren 7ra
Esteka honen bidez ematen ahal da izena. Ikastaroaren kodea: 197NS.
|
| Sarrigurenen:
· Data: 2022ko azaroaren 7tik 18ra · Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:15etik 13:15era · Lekua: Eguesibarko udaletxeko areto zuria. Esteka honen bidez ematen ahal da izena . Ikastaroaren kodea: 197NS. |
| Sarrigurenen:
· Data: 2022ko abenduaren 12tik 23ra · Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara · Lekua: Eguesibarko udaletxeko areto zuria. Esteka honen bidez ematen ahal da izena. Ikastaroaren kodea: 197NS. |
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...