María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Joan den urteko azaroaren amaieran Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zela-eta egindako lehiaketako zazpi marrazki finalistekin eta irabazleekin gozatzeko aukera dago FAZen (Familien Arretarako Zentroa).
FAZek eta Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak antolatutako erakusketak, marrazki irabazleez gain, M8arekin (Emakumearen Nazioarteko Eguna) bat datozen marko oso bereziak ditu, FAZeko Zatoz, ikasi eta jolastu zerbitzuko adingabeek eginak.
Ekintza honen bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin lotutako balioetan oinarritutako berdintasunezko kultura sustatu nahi da adingabeen artean, bai eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzearen garrantzia azpimarratu ere.
Hiru kategoriatan banatutako lehiaketara (6-8 urte, 9-10 urte eta 11-13 urte) 73 marrazki aurkeztu ziren guztira. Hain izan zen altua parte-hartzaile kopurua eta lanen kalitatea, epaimahaikideek zaila izan zutela aukeratzea. Horregatik, kategoria bakoitzeko hiru irabazleez gain, beste lau finalista gehiagoren lana ere nabarmendu zen.
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...