Deskargatu 2026ko Udazkeneko jardueren programa osoa
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
“Arteak mina sendotasun bihurtzeko, eta zapalkuntza askatasun bihurtzeko ahalmena du” zioen Judith Butler filosofoak. Eta horixe da Pía Alvero artista eta argazkilariaren asmoa, azaroko asteartetan FAZen (Emakumeen Arretarako Zentroa) egingo den argazkigintza, hitz eta genero indarkeriaren aurkako ahalduntze tailerrean.
Saioak azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango dira, 16: 30etik 19: 00etara. Interesatuek urriaren 30era arte, egun hori barne, bere izen-abizenak igualdadberdintasuna@egues.es epostara bidali beharko dituzte emailaren gaian “despertando-TE” jarriz.
Tailerrak argazkigintza eta hitzak mikroindarkeriak detektatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria detektatzeko eta desagerrarazteko tresnak nola izan daitezkeen aztertu nahi du. Tailerra ikusizko artearen eta arte narratiboaren bidez hausnartzeko eta adierazteko gonbidapena ere bada.
Jarduera hau, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak urtero antolatzen duen programazioaren barruan sartzen da.
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Eguesibarko Udalak 2026-2027ko Ikastaro Soziokulturaletan izena emateko epe berria ireki du, ekainean egindako izen-emate epearen ondoren libre geratu diren pl...
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...