Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Eguesibarko Udalak ekitaldi instituzional bat egin du. Bertan, Osoko Bilkurak onartutako Adierazpena irakurri da, “INDARKERIA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK” lelopean, indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko dugu arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. Eta aurten indarkeria matxistak hildako emakumeen eta haurren izenak ere irakurri dira baita ere.
Nabarmentzekoa da FAZeko jubilotekako Natiren ekarpena, berak idatzitako eta errezitatutako poesia batekin.
Guzti hau laguntzeko, Eguesibarko Musika Eskolak bi abesti jo ditu, Jaione eta Albaren eskutik.
Arratsaldean, lore-eskaintza egin da Azaroak 25 Pasealekuan.


