2023ko apirilak 20

Aste Santuko eskolaz kanpoko egunetako kontziliazio laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 3an bukatuko da.

Foto noticia

Eguesibarko Udalak berriki argitaratu ditu lana eta familia bateragarri egiteko 2023rako aparteko laguntzak. Horien helburua ibarreko familiei 2023ko oporraldietako eskolaz kanpoko aldiei ahalik eta hobekien aurre egiten laguntzea da.

Oinarri hauen xedea da banakako ebaluazioko araubideko aparteko laguntzak emateko prozedura juridikoa arautzea beren kargura adingabeak dituzten Eguesibarko familia erroldatu eta egoiliarrei, 2011tik aurrera jaio eta 2023. urteko eskolaz kanpoko aldietan bateragarritasun baliabideak erabiltzen dituztenei. Hauek dira aldi horiek: 2023ko urtarrilaren 2tik urtarrilaren 5era, inauteriak (otsailaren 20tik 24ra), Aste Santua (apirilaren 11tik 14ra), uda (ekainaren 20tik irailaren 8ra) eta Gabonak (abenduaren 26tik 29ra).

Diruz laguntzen ahal diren ekintzak honako hauek izan daitezke: haurtzaindegi, etxe lagun, kanpaleku eta aisialdiko jardueretan izena ematea (betiere jarduera horiek aldez aurretik diruz lagundu ez badira eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute). Deialdi honetan, diruz laguntzen ahal diren ekintzen artean, zaintzaile baten gizarte segurantzaren ordainketa ere sartzen da.

Laguntza gehienez ere 150 €-koa izango da (laguntza jaso behar den aldi bakar batean edo batzuetan), eta familia bakoitzak justifikatutako gastuaren % 70a jasoko du, gehienez ere, kontziliazio-baliabideen gastuetarako diruz laguntzeko, betiere horretarako dagoen kontu-sailaren bidez ordaintzeko aukera badago.

Eskabideak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da (argitaratze eguna: 2023ko martxoaren 30a), eta epe hauek izango dituzte: Aste Santurako 2023ko maiatzaren 3ra arte; udan 2023ko irailaren 20ra arte; eta Gabonetarako 2024ko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiagorako sartu hemen.

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento