2023ko maiatzak 12

LAKARRI DANTZA TALDEAK SARRIGURENGO FESTETAKO TXUPINAZOA JAURTIKO DU

Foto noticia

Nafarroako hirugarren udalerriko hiriburuko jaien edizio berri bat hurbilduz doa eta, oraingo honetan, Lakarri dantza taldea izango da suziria jaurtitzeko arduraduna, ekainaren 9an 19:00etan, Udaletxeko balkoitik.

Aurten ere, prozesu parte-hartzaile baten bidez, Eguesibarko herritarrek kolektibo hau aukeratzeko parada izan dute. Zalantzarik gabe, boto kopuruari dagokionez, aurtengoa izan da marka guztiak hautsi dituen urtea. 800 inguru bildu dira eta Lakarrik botoen %44a lortu du. Ondorengoak, Futbol Cluba (%37) eta gaitari taldeak (%18) izan dira.

Lakarri dantza taldeak iaz hogeita bosgarren urteurrena ospatu zuen, eta, horretarako, taldeak Ibarrerako dantza bat sortu zuen. Horrek, udalerriari egindako kultura-ekarpenarekin eta haren dinamizazioarekin batera, jaiei hasiera emateko ohorea eman die.

Gainera, Mohamed Amin Martínez Jaafari txikiak, Hnas. Úriz Pi Ikastetxe Publikokoak, ezusteko atsegina hartu du jaietako liburuxkaren protagonista izateagatik. Liburuxkaren azala aukeratzeko lehiaketara marrazki originala aurkeztu zuen eta Ibarreko Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxeetako langileek (Hnas. Úriz Pi I.P, Joakin Lizarraga I.P, Maristas Ikastetxea eta British School) zein Udaleko kultura arloak osatutako epaimahaiak hautatua izan da. Epaimahaikideek, lan honetan, lehen erraldoi bikotearekin (Jorge Oteiza eta Pepita Úriz) eta jaietako zapiekin osatutako konposizio duala nabarmendu dute. Ilustrazioa, gainera, Iratxo kilikiak eta udaletxeko soslaiak osatzen dute.

Kartel irabazlea
Tamaño : 446.1 kB Formato : PDF

 

 

 

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento