María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zela eta, A25-eko bigarren marrazki lehiaketa antolatu zen azaroan.
Lehiaketara, hiru kategoriatan banatuta (6-8 urte, 8-10 urte eta 10-13 urte), 257 marrazki aurkeztu dira guztira. Parte-hartzaile kopurua, aurreko urtean baino 184 gehiagokoa izan da. Horregatik, epaimahaiak, hiru marrazki irabazleez gain, bederatzi finalista izendatzea erabaki zuen. Berdintasun Saila dagoeneko harremanetan jarri da irabazleekin eta finalistekin, eta datozen egunetan emango zaie saria.
Halaber, iaz egin zen bezala, FAZen parte hartu duten marrazki guztien erakusketa egingo da, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen diren ekitaldiekin bat etorriz. Laster, inaugurazio-datarekin informazio gehiago emango da.
Lehiaketa hau Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren barnean dago, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekin zerikusia duten balioetan oinarritutako berdintasun kultura sustatu nahi du. Halaber, genero-indarkeriaren aurka borrokatzearen garrantzia azpimarratu nahi du.
A kategoriako marrazki irabazlea:

B kategoriako marrazki irabazlea:

C kategoriako marrazki irabazlea:

María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...