María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gaur goizean Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Eguesibarko Udaleko Kirol Sailak eta Berdintasun Arloak antolatu duten “Haiengatik egingo dugu” lasterketa solidarioaren bigarren edizioa aurkeztu da.
Herritar guztiei (adina edozein dela ere) zuzendutako lasterketa herrikoi eta solidarioa da, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua, M8a bezalako egun baten inguruan sentsibilizatu eta ikusarazi nahi duena. Horregatik da garrantzitsua pertsona bakoitzak nahi duen moduan egitea: familian, lagunekin, korrika, oinez, baina egin dezala. Garrantzitsuena hain data berezian denok bat eginda egotea da.
Martxoaren 11n (larunbata) izango da lasterketa, 12:00etan, Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxetik abiatuta.
Izen emateak hemen egin daitezke: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/corremos-por-ellas-2023.
Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatuko da, 12:00etan.
Lasterketak 2 euroko kostua izanen du pertsona bakoitzeko. Bildutako dirua Saray (Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea) elkartearentzat izanen da, zehazki bularreko minbizia ikertzeko. Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du eta Udalak parte hartzaileak lasterketa egunean kamiseta hori janztera animatu nahi ditu.
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...