Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du
Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...
Eguesibarreko Udalak Sarayren aldeko “Corremos por ellas” lasterketa solidarioa aurkeztu du gaur Sarrigurenen. Lasterketa martxoaren 12an goizeko 11etan ospatuko da Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxea irteera eta helmuga izanik.
Izena emateko 2€ ordaindu beharko dira, dirua bularreko minbizia ikertzeko erabiliko da. Izen-ematea Udalaren web orriaren bidez egin ahal izango da.
Saray elkarteko Mari Cruz Gardek eskerrak eman dizkio Udalari ekimen honengatik, bere interesagatik eta dedikazioagatik.
Bestalde, Juliana Anchundia, Ibarreko kirol zinegotziak (Navarra Suma) eskerrak eman dizkie ekintza hau egiteko giltzarri izango diren boluntario guztiei, eta gogorarazi du alkatearen ideia izan zela eta honek bakarrik eginarazteko ahalegina egin duela.
Amaitzeko, Amaya Larraya alkateak (Navarra Suma) eskerrak eman dizkio elkarteari egindako lanagatik, eta Eguesibarrera hurbildu nahi duten guztiei eta herriatrrei parte hartzeko deia egin die.
Izen emateak: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/corremos-por-ellas
Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...
Izena emateko epea maiatzaren 7tik 21era zabalik egongo da. Plazak maiatzaren 25eko astean zehar baieztatuko dira e-mail bidez. ADI!!! Abuztuan zehar garatuko diren campuse...
Eguesibarreko udal kirol instalazioetarako udako denboraldian taldeentzako doako paseak esleitzeko baldintzak ezartzen dituzten oinarri arautzaileak onartu dira. a) Egoitza...