2022ko apirilak 19

Eguesibarko Udalak animaliak edukitzeak dakarren erantzukizunari buruzko kanpaina bat abiatu du

Foto noticia
  • Kanpaina honen leloak “Zure txakurra, zure ardura” eta “Txakurra zurea da, Eguesibarko kaleak eta parkeak guztionak” dira.
  • Hiru informazio-puntu jarriko dira: apirilaren 20ean Sarrigurengo Udaletxearen behekaldean, apirilaren 21ean Olazko udal kiroldegian eta apirilaren 23an Gorraizko Jauregiko Plazan.
  • Dendetan eskuorriak banatuko dira eta informazio-karpetan, 10:00etatik 11:00etara, hezur bat oparituko da barruan gorotzak biltzeko poltsekin.

“Zure txakurra, zure erantzukizuna” lelopean, Eguesibarko Udalak maskotak eta, zehazkiago, txakurrak edukitzeak dakarren erantzukizunari buruzko informazio-kanpaina hasiko du asteazken honetan, apirilak 20.

Animaliak edukitzeari buruzko ordenantza berria onartu ondoren, txakurrak askatzeko guneak ere arautu ditu Udalak. Ordenantza berri honen helburua animalien babesa, ongizatea eta edukitza arautzea da, higienearekin, osasun publikoarekin eta pertsonen eta ondasunen segurtasunarekin bateragarria dena, baita animaliei behar bezalako babesa eta tratu ona bermatzea ere.

Amaya Larraya alkateak azaldu duenez, “Kanpaina honekin gure helburua herritarrak kontzientziatzea da, maskoten gorotzak beti jaso behar direla argi utziz. Guztion artean lankidetzan aritu behar dugu gure haraneko kaleak ahalik eta garbien egon daitezen. Gizalegedi kontua da, bizikidetza kontua”.

Alkateak gainera, gogorarazi du, osasun-kontu batengatik, txakurren gorotzak ere oso infekzio-iturri garrantzitsuak direla animalientzat beraientzat ere.

Era berean, Larrayak, indarrean dagoen araudia betetzen ez dutenei jarri beharreko zigorrak gogorarazi dizkie bizilagunei, txakurren gorotzak jasotzera behartzen baititu jabeak.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento