2022ko martxoak 16

Eguesibarko Udalak Ibarreko bidegorriaren proiektua aurkeztu du

Foto noticia

– Bizikleta bideen 49,6 kilometroko sarea egokitzea proposatzen da.
– Proiektua burutzeko, Eguesibarko Udalak 963.810€ jasoko ditu Europako funtsetatik.
– Proiektua 10 hilabetez garatu da mugikortasun-mahaiaren bidez.

Sarriguren, 2022ko martxoak 16 · Eguesibarko Udalak gaur goizean aurkeztu du Ibarreko bidegorriaren proiektua. Ia 50 kilometroko bidegorri-sarea egokitzea proposatzen da, 26 ibilbideren inguruan egituratuta, herritar guztiei zerbitzua emateko.

José Miguel Bernalek, Mugikortasuneko eta Partaidetzako zinegotziak, azpimarratu nahi izan du “Proiektuak Eguesibarreko estamentu guztien proposamenak biltzen dituela. Mugikortasun iraunkorraren inguruan planteatzen ziren erronkei erantzuteko beharraren ondorioz sortu zen. Erronka horiek bi helburutan zehazten ziren: bailara egituratzea eta bizilagunen mugikortasun
iraunkorra sustatzea”.

Eguesibarko alkate den Amaya Larrayak, bere aldetik, “Eguesibarko Udaletik lanean jarraitzen dugula eta jarraituko dugula” nabarmendu du, “Aurretik ditugun mugikortasunaren arloko erronkei erantzuteko, garraio eraginkorraren erabilera sustatu eta hura sustatuko duten politikak garatzearen aldeko apustu garbia eginez”.

Azkenik, GEA21eko, Mugikortasun Mahaia zuzentzeaz arduratu den enpresako Miguel Mateosek, sare bat aipatu du, “Bai lanera joaten direnentzat, bai ibarraz aisialdian gozatu nahi dutenentzat balioko duena”.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Gorraitzeko jaietako afari menua 2026

Gorraitzeko jaietako afari menua 2026

Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento