Deskargatu 2026ko Udazkeneko jardueren programa osoa
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Eguesibarrek toki entitateen eraldaketa digitalera eta modernizaziora bideratzen diren Europako Funtsak eskuratzeko aukera izango du berriro. 2022ko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planerako dirulaguntzen deialdia da, 148.288,87 euroko balio zenbatetsiarekin.
Aurkeztu beharreko proiektuak honako hauek dira: Eguesibar osoan zehar mupi digitalak jartzea, web-orria irisgarritasunaren AA mailara egokitzea, AUNA kudeaketa-sistema berria, kirol-arlorako aplikazioa garatzea (hortik kudeatu ahal izango dira erreserbak, jardueren informazioa), Eguesibarko behatokia eta osoko bilkuren aretoa egokitzea. Proiektu horiek 2023an garatuko lirateke.
Amaya Larraya Eguesibarko alkateak nabarmendu duenez, “Berebiziko garrantzia du toki-erakundeek eraldaketa digitala bultzatzea, prozesu eta prozedura administratiboak hobetzeko. Deialdi honen bidez, mugikortasunaren arloan aurten gauzatu direnekin batera, 2 milioi euro baino gehiago ekarri ditugu Europatik gure ibarrera”.
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...
Eguesibarko Udalak 2026-2027ko Ikastaro Soziokulturaletan izena emateko epe berria ireki du, ekainean egindako izen-emate epearen ondoren libre geratu diren pl...
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...