4G eta 5G sare mugikorren aktibazioak interferentziak eragin ditzake TDT seinalean
Datozen egunetan 4G eta 5G belaunaldi berriko sare mugikorra aktibatzea aurreikusten da Eguesibarren, hurrenez hurren 800 eta 700 MHz-eko maiztasun...
Gaur goizean sinatu da Eguesibarko emakumeen aurkako indarkeriaren I. Tokiko protokoloa.
Sinatze ekitaldian honako hauek hartu dute parte: Juliana Anchundia Correa, Eguesibarko Udaleko Berdintasun zinegotzia; Eva Istúriz García, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria (INAI/NABI); Erakunde arteko III. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeko kide diren Montse de la Fuente Hurtado (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Soziosanitarioko Ataleko burua) eta Mª José Cortés Itarte (Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria); Raquel Gainza Gainza, Sarrigurengo Osasun Zentroko zuzendaria; Ainhoa Oyaga Azcona, Sarriguren BHIko Orientatzailea; eta Maribel Soberanas Carmona, Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arduraduna.
Parte-hartzaileek adierazi dutenez, “Ekintza honen bidez erakutsi nahi da inplikatutako eragile guztiek badakigula protokolo hau dugula eta oso garrantzitsua dela. Gainera, herritarrek oro har tresna hau badela jakin dezaten nahi dugu, eta, batez ere, inplikatutako arlo eta erakunde guztiek ahalik eta modu koordinatuenean hobetzen eta lan egiten dugula osasun publikoko arazo larri gisa eratzen den eta emakume eta adingabe askori eragiten dien errealitate baten aurrean, adina, gizarte-klasea eta arraza kontuan hartu gabe”.
Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak sustatu eta koordinatu du protokoloa, eta Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko Itunak (lehen zatia) eta Nafarroako Berdintasun Institutuak (INAI/NABI), (bigarren zatia) finantzatu dute. Amantara Kooperatibak laguntza teknikoa eman du.
Datozen egunetan 4G eta 5G belaunaldi berriko sare mugikorra aktibatzea aurreikusten da Eguesibarren, hurrenez hurren 800 eta 700 MHz-eko maiztasun...
Gorraizko jaiek elkartzeko eta ospatzeko une ugari utzi zituzten asteburuan. Txupinazoak, kaldereteek eta egitarauko jarduera ezberdinek herritarrak bildu zituzten jai-giro pa...
Urriaren 3an, Eguesibarko Euskararen Egunaren edizio berri bat ospatuko da Elian, eta adin desberdinetarako kultura-jarduerak, tailerrak, musika eta bestelako proposamenak bil...