Gorraitzeko jaietako afari menua 2026
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
Eguraldi ona iristearekin batera, Sarrigurengo Kirol Hiriaren kanpoaldean hainbat lan egiten hasi dira.
Joan den astetik hainbat hobekuntza egiten ari dira Sarrigurengo Kirol Hiriko erretegi eta kiosko aldean.
Erretegiak estaliko dira, askaldegietako itzalgunea handituko da, eta kioskoa hobetuko da udako hilabeteetan zerbitzu hobea eskaintzeko.
Hobekuntza horiez gain, Sarrigurengo Kirol Hiriaren kanpokaldean tornu gune bat jartzen hasi dira, berdegunera eraikin orokorretik igaro gabe sartzeko.
Lanak udako denboraldia ireki aurreko asteetan egingo dira, eta aldi horretan ezingo dira Sarrigurengo erretegiak edo askaldegiak erabili. Erabiltzaileek Olazko udal-instalazioetan eska ditzakete erreserbak.
Irailaren 11n, Gorraitzeko Jaien egitarauaren barruan, ohiko Jaietako Afaria egingo da. Afaria 21:15ean izango da, karpa nagusian, eta Castillo de Gorraiz Jatetxeak eskainiko ...
Eguesibarko merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimenduek «Ezagutu eta Probatu» programaren laguntzak eska ditzakete dagoeneko. Ekimen honen bidez, herritarrei z...
Cine de Verano / Udako Zinema zikloa berriro iritsiko da uda honetan Eguesibarrera, uztailaren 17tik abuztuaren 14ra bitartean udalerriko hainbat kontzejutan antolatutako bost...