2021eko azaroak 10

Azaroaren 25erako jardueren programazioa: emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna ospatuz.

Foto noticia

Eguesibarreko Udaletik aurtengo, 2021eko, ekintzen programazioa aurkeztu dugu, azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, ospatzeko.

Jarraian, jarduerei buruzko informazio zehatzagoa aurkezten dizuegu, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

  • Eguesibarko genero-indarkeriaren aurkako 1. erakusketa: “Elkarrekin beldurraren aurrean”: jarduera jardunaldi bat egingo da azaroaren 28an (igandea), eta honako hauek hartuko ditu barnean: profesionalek genero-indarkeriaren inguruan emandako hitzaldiak, babes-mekanismoen erakustaldiak, autodefentsa pertsonaleko tailerrak, bai eta hainbat stand jartzea ere, non herritarrek Eguesibarreko hainbat kirol-elkarte eta -klub ezagutzeko aukera izango duten, horiek babes- eta prebentzio-sare gisa jarduten baitute.
  •  “Berdintasuna praktikatzen” tailerra: tailer honetan emakumeen aurkako indarkeria aztertuko da kirol-munduan. Hala, ikus-entzunezko materiala ikusi eta arlo horretan emakumeen aurkako indarkeriarik ote dagoen eztabaidatuko dute. Ondoren, azken JJOOei buruzko albisteen analisia egingo da, eta, azkenik, kirol triviala egingo da.
  • • Genero-indarkeriaren aurkako marrazki-lehiaketa: 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lehiaketa, adierazpen artistikoaren bidez irudimenari, sormenari eta behaketari bide emateko. Horretarako, esaldi bat erabiliko da, genero-indarkeriaren aurkako borrokaren ideia islatzeko. Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa albiste honen amaieran aurkitu ahal izango dira.
  • Gazteen eztabaida: “Zergatik batzuetan ez dugu erreakzionatzen genero-indarkeriaren aurrean?”: helburua da gazteek beren ikuspegia eman ahal izatea genero-indarkeriaren kausei eta ondorioei buruz, eta, aldi berean, konponbideak bilatzeko zereginean jartzea, ikuspegi berri bat eskainiz.
  • Genero-indarkeriaren biktimak oroitzeko ekitaldia: ekitaldi horretan, manifestua irakurriko da, musikak lagunduz (biolina eta gitarra). Ondoren, lore-eskaintza egingo da azaroaren 25eko etorbidean.
  • Kontzertua “bat gehiago ere ez”: Eguesibarreko udal musika eskolak egingo du, eta eskolako irakasle eta ikasleak izango ditu protagonista, pianoaren, perkusioaren, gitarraren, baxu elektrikoaren eta ahotsaren beraren bidez abestien errepertorio handia distirarazteko. Ordubete inguru iraungo du eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Base Concurso Dibujos 25 N
Tamaño : 601.7 kB Formato : PDF

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento