2025eko azaroak 7

A25AREN EGITARAUA

Foto noticia

A25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNAREN EGITARAUA

“Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak”

Urtero bezala, Eguesibarko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, eta Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) elkarlanean, egindako kanpainarekin eta adierazpen instituzionalarekin bat egiten du.

DESKARGATU ADIERAZPENA ESTEKA HONETAN

DESKARGATU IRAKURKETA ERRAZAREN ADIERAZPENA ESTEKA HONETAN

Aurten, indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko dugu arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. “INDARKERIA MATXISTA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK” lelopean, azpimarratu nahi dugu Interneten eta ingurune digitaletan gertatzen denak ondorio sakon, ukigarri eta mingarriak dituela eta ezin dela alde batera utzi. Indarkeria matxista aldatu egiten da eta garaietara egokitzen da, baina gure aldarrikapenak eta gaitzespenak ukiezinak izaten jarraitzen dute.

Jarraian, jardueren egitaraua uzten dizuegu, eta, era berean, Eguesibarko Feministak taldeak azaroaren 25ean 17:30ean pinuaren plazan egingo duen kontzentraziora joatera gonbidatzen zaituztegu:

TOPAKETA ZINEMATOGRAFIKOA
Maria Castejonekin
Azaroak 10, astelehena, 16.30-19.00
CAFen

ZURE SELFIE-AK ZURE ORDEZ HITZ EGITEN DU: tailerra
Pía Alverorekin
12 urtetik gorako gazteak
Azaroaren 18an eta 25ean, eta abenduaren 2an, 9an, 16an eta 23an, 17:00etatik 19:00etara
Gazteriaren Etxean
Izen emateak: azaroak 5-16, 012 telefonora deituz edo hemen: https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=31

NIRE ORBAINEN MAPA
Liburuaren aurkezpena, Emma Larreta egilearekin.
Azaroak 21, ostirala 18:00etan
Oihanburu aretoan

AUTODEFENTSA FEMINISTA: tailerra
Maitena Monroyrekin
16 urtetik gorako emakumeak.
Azaroak 22, larunbata, 11:00-14: 00 eta 16:00-20: 00
Gazteriaren Etxean
Izen emateak: azaroak 5-16, 012 telefonora deituz edo hemen:
https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=31/

EKITALDI INSTITUZIONALA
Azaroaren 25ean, asteartea, 12:00etan.
Osoko Bilkuren Aretoan

LORE ESKAINTZA
Azaroaren 25ean, asteartea, 17:00etan.
Azaroak 25 Pasealekua

A25 MARRAZKI LEHIAKETAREN V. EDIZIOA
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Aurkezteko epea: abenduaren 19ra arte.
OINARRIAK ESTEKA HONETATIK DESKARGATU

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento