Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du
Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...
Eguesibarko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, abian dauka euskalduntze kanpaina berria, Nafarroako beste udal eta mankomunitate askorekin batera. Hizkuntza ikastearen onurei buruz hitz egiteaz gain, euskarak eta euskaltegiek ematen dizkizuten bizitzaz gozatzeko aukeren berri eman nahi dizute.
Aukera zabala dute 16 urtetik gorakoek euskara ikasteko, bai Nafarroa osoan eta baita Iruñerrian ere. Ongi prestatutako euskaltegiak ditugu, esperientzia handiko profesionalekin. Ikastaro aukera zabala dute, eta, horrekin batera, taldeko bizipen aberasgarriak eskaintzen dizkiete ikasleei. Eguesibarren hainbat talde eskaini dira, Zubiarte euskaltegiak emanak beraz, ekin eta gozatu euskaltegian!
www.elaide.eus atarian informazio zabalagoa aurkituko duzu eta euskara ikasten laguntzeko baliabide asko.
Gogoan izan Eguesibarko Udalak euskara ikasteko laguntzak ematen dituela eta, edozein zalantzetarako, Euskara Zerbitzura jo dezakezula.
948331611 – 697164609 Eposta: euskera@egues.es
Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...
Aurten ere, Eguesibarreko Udalak Nafarroako berdintasun-teknikariek Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako kanpainan parte hartu du. Aurten diseinatzailea Diana Arboni...
Herritar guztientzako jarduera irekia. Adina: + 18 🗓️ martxoak 12 🕛 9:30 📍Irteera: Kirol Hiria (Sarriguren) Informazioa: ciudaddeportivasarriguren@egues.es...