2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak
Eguesibarko Udalak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzako dirulaguntzen deialdia ireki du. Dirulaguntzen helburu...
Eguesibarko Udalak garbiketa eta hondakinak kentzeko dispositibo berezi bat egin du Barranco Granden, Sarriguren eta Olaz artean, baita Olazko zuhaitz-eremu batean ere, PAMIFen (Baso Suteen Arriskuaren Aurreko Udal Jarduketa Plana) aurreikusitako jardueren barruan.
Operatiboan 16 udal langilek hartu dute parte, Zerbitzu Anitzak, Ingurumena, Natura eta Lorategiak, Enplegu Sozial Babestua eta Udaltzaingoa arloetakoek. Guztira, sei orduz aritu dira lanean koordinatuta.
Jarduketaren bidez sute-arriskua sor zezaketen hondakinak, utzitako objektuak eta behin-behineko egiturak kendu dira, inguruan dagoen erregai-karga murrizteko eta eremuaren segurtasun-baldintzak berreskuratzeko.
PAMIFa (Baso Suteen Arriskuaren Aurreko Udal Jarduketa Plana) Udalak baso-suteen arriskua murrizteko garatzen dituen prebentzio-neurrien multzoa da. Besteak beste, garbiketa, mantentze-lanak eta sua hedatzea erraztu dezaketen elementuak kentzeko jarduketak biltzen ditu, arrisku handieneko garaietan bereziki.
Eguesibarko Udalak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzako dirulaguntzen deialdia ireki du. Dirulaguntzen helburu...
Eguesibarko Udalak jakinarazten du irailaren 21etik aurrera asfaltatze-lanak egingo direla Gorraitzen, Zaldoko kalean eta Egues etorbideko tarte batean. Zaldo...
Eguesibarko Udalak, Berdintasun Arloaren bidez, «Zaintzak eta erantzunkidetasuna: Eguesibarko Zainketen aldeko Tokiko Ituna» izeneko prestakuntza antolatu du...