2026ko irailak 20

2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak

Foto noticia

Eguesibarko Udalak 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzako dirulaguntzen deialdia ireki du.

Dirulaguntzen helburua 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikularen kostuaren zati bat ordaintzea da. Ikastaro estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak lagundu ahal izango dira diruz. Autoikaskuntza ikastaroak, klase partikularrak eta online egindako ikastaroak deialditik kanpo geratzen dira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Oro har, Udalak matrikularen % 30 lagunduko du diruz, eta deialdi bakoitzeko gehienez 300 euroko laguntza jaso ahal izango da.

Langabeen eta seme-alabak edo mendekotasuna duen senidea zaintzeko lan-eszedentzian egon diren pertsonen kasuan, dirulaguntza matrikularen % 60koa izango da, baldin eta egoera hori deialdian jasotako aldiaren % 75ean gutxienez mantendu bada. Kasu horietan, gehienez 600 euroko laguntza jaso ahal izango da.

Deialdiak 2.000 euroko aurrekontua du.

Nork eska ditzake dirulaguntzak?

Oinarrietan ezarritako baldintzen artean honako hauek daude:

  • 16 urtetik gora izatea.
  • Deialdiaren aldi osoan Eguesibarren erroldatuta egotea.
  • Diruz lagundutako ikastaroaren % 80ko gutxieneko asistentzia egiaztatzea.
  • Eguesibarko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

Oinarriek, halaber, baldintza espezifiko batzuk jasotzen dituzte Udaleko langileentzat, eta deialditik kanpo uzten dituzte administrazio publikoren batean lan egiten duten eta euskalduntze-plan espezifikoetan sartuta dauden pertsonak.

Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 21etik urriaren 21era

Eskaerak 2026ko irailaren 21etik urriaren 21era, biak barne, aurkeztu ahal izango dira. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ukatu egingo dira.

Dokumentazioa Eguesibarko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Eguesibarko Udaleko Erregistroan, Sarrigurengo Garajonay kaleko 1. zenbakian, aurkeztu ahal izango da.

Aurrez aurreko eskaera egiteko, deialdiaren I. eranskinean jasotako eskabide espezifikoa erabili beharko da. Bertan, besteak beste, eskatzailearen datuak, banku-kontuaren zenbakia, matrikularen gastuak eta jasotako edo eskatutako beste dirulaguntzei buruzko informazioa adierazi behar dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatutako dokumentuen artean ikastaroa antolatu duen erakundearen ziurtagiria dago. Bertan, besteak beste, ikastaroaren datak, maila, ordu kopurua, asistentzia-ehunekoa, gainditutako mailak eta matrikularen ordainketa egiaztatu beharko dira.

Langabeek eta eszedentzian egon diren pertsonek, kasu horietarako aurreikusitako dirulaguntza eskatu nahi badute, dagokien egoera egiaztatzeko dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

Kontsultatu deialdiaren oinarri osoak eta deskargatu eskabide-inprimakia dokumentazio eta baldintza guztiak ezagutzeko.

 Deialdiaren Oinarriak

Eskabidea

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento