Gorraizko jaietan banatuko den eraso sexisten aurkako materiala entregatu dute

Berdintasuna

Oraingoan ere, Gorraizko jaiak direla eta, Eguesibarreko Udaleko Berdintasun Arloa eta Felix Garrido errehabilitazio psikosozialeko zentroa elkarlanean aritu dira indarkeria sexistarik gabeko jaien alde kontzientziatzeko eta borrokatzeko.

Hala, gaur goizean, zentroko erabiltzaileak udaletxera etorri dira eraso sexisten aurkako sinboloa duten 400 pinak ematera, Puntu morean banatuko dira festetan. Irailaren 8an, ostirala, 18:00etatik 23:00etara jarriko da, eta irailaren 9an, larunbata, 22:00etatik 00:00etara, Gorraiz Jauregiko Plazan. Bertan, Ibarreko alkate Xuriñe Peñasek, Berdintasun zinegotzi Javier Villanuevak eta Berdintasun arloko teknikari Iván Villanuevak egin diete harrera.
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento