Elkanoko Garbikundearen eliza

Ondarea

Eliza jatorriz Erdi Arokoa da, XV. mendekoa. Bi tarte ditu eta alde askotako absidea, inguruko bakarra. Tertzelete- eta izar-gangak ditu, eta XVI. eta XVII. mendeetan berrikuntza ugari egin zitzaizkion.

Alde askotako absideak bereizten du Elkanoko eliza Ibarreko gainerako eraikinetatik. Estilo gotikokoa da, eta XVI. mendeko zaharberritzeari esker hartu zituen gaur egungo ezaugarri bereziak. Antzekotasunak ditu, tamaina aldeak alde, Iruñeko katedraleko zenbait elementurekin: presbiterioa, gurutzadura, leiho zirkularra eta koruko balaustrada.

Kanpoaldeko hormak harlandu erregular eta zainduz eginak dira, eta horrek itxura dotorea ematen dio eraikinari. Nabearen oinean dorrea altxatzen da, eta bertara igotzeko ebanjelioaren aldean kokatutako eskailera kiribila dago.

Gauzarik interesgarrienak

  • Korua.
  • XVI. mendeko arrosa-leihoa.
  • Atari barrokoa.
  • Sakristia, Migel Altunak egina (1600).
  • Dorrea, gainean adreiluzko kanpai-horma modernoa duena.
  • Bataiarria, XVI. mendekoa.
  • Gurutziltzatua, 1557koa, adierazkortasun handikoa.
  • San Migelen erretaula (1570), plateresko-manierista, koroapeneko tenplu txiki bikainarekin.
  • San Martinen tailua.
  • Erretaula nagusia (1560).
  • Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula (1757), rococo estilokoa, XIX. mendean aldatua, eta Ama Birjinaren tailua (XVII. mendekoa).
  • Burdin sare aurre-platereskoa presbiterioan.
  • Ur bedeinkatuko harria (1553) eta hilobi-harria.
  • Bi mihise barroko (1704 ingurukoak).
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento