Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria
Itziar Martínez Berrogui
C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren
948 33 16 50
Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.
Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorraren eginkizuna da herritarrei informazioa, laguntzak eta gizarte-baliabideak bermatzea, bizi-kalitate egokia eta gizarte-bizikidetza osasungarria izan dezaten.
JARDUERA NAGUSIAK
- Eguesibarren diren gizarte beharrak aztertu eta atzematea
- Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak gizarte zerbitzuez egiten duen plangintzan parte hartzea
- Toki esparruko plan estrategikoak eta sektorialak onestea, bai eta toki esparruko oinarrizko programak edo komunitarioak, eta espezializatuak ere
- Eguesibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua sortu, mantendu eta kudeatzea
- Eguesibarko gizarte zerbitzu espezializatuak sortu, mantendu eta kudeatzea (FAZ, etab.)
- Ibarreko gizarte zerbitzuen zorroa onestea, esparru orokorreko zerbitzu zorroaren osagarria (aholkularitza juridikoak, podologia, etab.)
- Dagozkion gizarte zerbitzuen prestazioak kudeatzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legarekin bat
- Gainerako eskumenak, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legeak eta ordenamendu juridikoak emandakoak

Zinegotzigo delegatuaz eta zuzendaritzaz gain (gizarte laguntzailea), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honakoak ditu eskura:
- Harrera taldea: gizarte laneko bi profesional.
- Norberaren autonomia sustatzeko taldea: gizarte laneko profesional bat eta familia laneko bost profesional.
- Haurrendako taldea: gizarte laneko profesional bat eta gizarte heziketako bi profesional.
- Gizarteratu eta laneratzeko taldea: gizarte laneko profesional bat, gizarte laneko profesional bat, obra-lekuko bi monitoreak, gizarteratze arloko teknikari bat.
- Administrazio taldea: hiru administrari laguntzaile.
Les informamos que desde el Servicio Social de Base, atenderemos a la ciudadanía de forma telefónica para dar una primera información y orientación a la demanda solicitada.
Tratamiento de datos personales:
Responsable del tratamiento: Ayuntamiento de Egüés.
Finalidad del tratamiento: Gestión de las citas y atención de consultas de forma telefónica.
Derechos: Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, dirigiéndose a las dependencias municipales o al correo dpd@egues.es
Más información: Política de Privacidad de www.valledeegues.com
