2026ko maiatzak 29

Kontzejuetan erroldatutako pertsonentzako eskaeraren araberako taxi zerbitzua

Foto noticia

Eguesibarko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur, maiatzak 29, Teletaxi Elkartearekin, udalerriko kontzejuetan erroldatutako pertsonei eskaeraren araberako taxi zerbitzua emateko, mugikortasuna hobetzeko eta garraio-zerbitzu publikorik ez duten kontzejuetan erroldatutako biztanleei zerbitzuetarako sarbidea errazteko. Zerbitzu horretarako Udalak 65.000 euroko partida jarriko du.

Bi zerbitzu ezberdin egongo dira: bata, Badostain eta Ardatz kontzejuetarako, herri horiek Sarrigurenekin eta Iruñeko Merindades plazarekin lotuko dituena; eta bestea, Altzuza, Egues, Elkano, Sagaseta, Ibiriku, Etxalatz, Elía, Erantsus, Ustarrotz eta Azpa kontzejuetarako, herri horiek Gorraitz, Sarriguren eta Merindadeetako plazarekin lotuko dituena.

Zerbitzuan izena ematea

Ekainaren 8an, hitzarmen hau indarrean jartzearekin batera, orain arte erabilitako tiketak saltzeko sistema desagertu egingo da.

Zerbitzua erabili nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, eta aukera hauek dituzte:

Izena eman dutenen zerrenda ostiralero eguneratuko da, eta hurrengo astelehenetik aurrera jarriko da indarrean.

Inskripzioan datu pertsonalak Teletaxi Elkarteari lagatzeko baimena eman beharko dute, soilik zerbitzua kudeatzeko eta kontrolatzeko. Teletaxi Elkarteak egiaztatuko du zerbitzua eskatzen duten pertsonak behar bezala inskribatuta daudela.

Zerbitzuaren baldintzak

14 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta bidaiatu beharko dute.

Erabiltzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko dizkio taxi-gidariari bidai bakoitzeko. Zerbitzuaren gainerako kostua Udalak hartuko du bere gain.

Edozein kontsulta edo argibidetarako, interesdunek Herritarrei Arreta egiteko Bulegora jo ahal izango dute.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento