2026 Aurrekontu parte-hartzaileak
Ibarreko bizilagun erroldatuak maiatzaren 8tik urtarrilaren 22ra bitarte (biak barne) aurkezten ahalko dituzte proposamenak.
Larunbat arratsalde honetan, Eguesibarko Udaltzaingoak Sarrigurengo denda bat zigortu du 9 eta 11 urte bitarteko haurrei 20 mg nikotinadun zigarro elektronikoak saltzeagatik.
Alarma joan den ostegunean piztu zen, ikastetxe batetik ohartarazi zutenean hainbat haur jolas-orduan lurrun-aparatuekin harrapatu zituztela.
Egun horretan bertan, arratsaldean, hainbat familiak udaltzaingoari jakinarazi zioten seme-alabak etxean sartu zituztela baporeekin.
Beharrezko ikerketak egin ondoren, Udaltzaingoak egiaztatu ahal izan zuen adingabeko batzuek arazoaren jatorritzat jo zuten establezimenduak gutxienez 11 adingaberi saltzen zizkiela baporeak.
Larunbat arratsaldean, denda horretako erregistro batean, 20 miligramoko nikotina zuten 55 lurrungailu atzeman zituen Udaltzaingoak, eta lokalaren arduradunari zehapen-espedientea ireki zion.
Lokalak ez du produktu hori merkaturatzeko lizentziarik, eta, gainera, 28/2005 Legeak zigortuko du. Lege horrek debekatu egiten du adingabeei tabako-produktuak edo tabakoa imitatzen duten edo erretzea eragiten duten produktuak saltzea. Lege horren 19. artikuluak arau-hauste larritzat jotzen du hori, eta 10.000 €-rainoko zehapena ezartzen du arduradunentzat.
Ibarreko bizilagun erroldatuak maiatzaren 8tik urtarrilaren 22ra bitarte (biak barne) aurkezten ahalko dituzte proposamenak.
Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...
Aurten ere, Eguesibarreko Udalak Nafarroako berdintasun-teknikariek Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako kanpainan parte hartu du. Aurten diseinatzailea Diana Arboni...