2026ko martxoak 12

Faktura elektrikoaren tailerra eta Urbi komunitate energetikoaren aurkezpena

Foto noticia

Eguesibarren martxo energetikoa ospatzen ari dira. Transformazio Komunitarioko Bulegoak (OTC Navarra) faktura elektrikoaren tailerra eskainiko du asteartean, martxoak 17, 18:00etan Eliako Naturaren Interpretazio Zentroan, eta astelehenean, martxoak 23, ordu berean, Sarrigurengo Errege Bardea kaleko 78. zenbakian dagoen Oihanburu aretoan. Tailerrak Eguesibarren sortutako Urbi komunitate energetikoa aurkezteko ere balioko du.

Joatekoa bazara, ez ahaztu zure faktura eramatea!

OTC Navarra Nafarroako Gobernuaren ekimena da, Nasuvinsa sozietate publikoak kudeatua, eta herritarrei trantsizio energetikoan laguntzea du helburu, komunitate energetikoen sorrera erraztuz eta kontsumo jasangarrirako aholkularitza tekniko, juridiko eta administratiboa eskainiz.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento