Aurten ere, Eguesibarreko Udalak Nafarroako berdintasun-teknikariek Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta egindako kanpainan parte hartu du. Aurten diseinatzailea Diana Arboniés de La Crafetera izan da; eta aukeratutako leloa honako hau da: “FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU / GRACIAS AL FEMINISMO… HOY PODEMOS SER, ESTAR, DECIR Y DECIDIR ”.
Kanpainak, kartel orokorbat eta sei eskubide jasotzen dituzten beste sei kartel ditu: ikasteko eskubidea, botoa emateko eskubidea, askatasunez mugitzeko eskubidea, dirua kudeatzeko eskubidea, dibortziorako eskubidea eta norberaren gorputzaren gainean aukeratzeko eskubidea. Gainera, sare sozialetarako bideo bat egin da.
2026ko M8ko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Tamaño : 628 kB Formato : PDF








