Zer da Denbora Bankua? Nola har dezaket parte?
Denbora Bankuan trebetasunak eta ezagutzak trukatu ditzakezu, elkarri laguntzeko sare bat eta aukera berriak sortuz. Zatoz nola parte hartu ezagutzera. 🗓️ ekainak 1 | 16...
Aurten ere, Eguesibarko Udalak M8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN V. LASTERKETA SOLIDARIOA antolatu du. Lasterketa martxoaren 8an izango da, igandea, 10:00etan, eta Udaletxetik abiatuko da.
Lasterketan izena emateak 2€ko prezioa du, kamiseta barne. Bildutako dirua Eguesibarko elkartea den ASENNA, Nafarroako Endometriosi Elkarteari, bideratuko zaio.
Izen-emateak: https://www.rockthesport.com/es/evento/carrera-lasterketa-8m-valledeegues-eguesibar
02/16tik 03/06ra.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetan parte hartzera. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen bezala parte har dezake martxan: korrika, oinez, patinetan, familian, koadrilan edo, besterik gabe, kamiseta erosita. Kontua da denok bat eginda egotea honelako egun batean. Bi aukera daude, lasterketaren distantziari dagokionez: 3,6 km-ko ibilbide laburra eta 7,2 km-ko ibilbide luzea (bi itzuli). Lasterketan parte hartzen ez dutenek egun horretan erosi ahal izango dituzte kamisetak.
Lasterketa hasi aurretik, 09:30ean, adierazpen instituzionala irakurriko da. Aurten, Elkanoko Javier Egoitzako emakumeek irakurriko dute.
Felix Garrido EPSZko kideek egindako txapak ere banatuko dira egun horretan jarriko duten postuan.
ASENNA Eguesibarko elkarte bat da. 2022an 6 emakumek sortu sortu zuten, denak endometriosia duten pazienteak, hilekoaren minaren normalizazioarekin amaitzeko eta hain ohikoa eta isildua den patologia hori ikusarazteko. Batez beste, 7-10 urte behar izaten dira gaixotasuna diagnostikatzeko.
Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:

Denbora Bankuan trebetasunak eta ezagutzak trukatu ditzakezu, elkarri laguntzeko sare bat eta aukera berriak sortuz. Zatoz nola parte hartu ezagutzera. 🗓️ ekainak 1 | 16...
“English Fun Camp: Munduari bira!” ingelesezko kanpaldi bat, hizkuntza-murgiltze dinamiko, hezitzaile eta motibatzaileko esperientzia bat eskaintzera bideratua. Kanpamentu...
Kanpamentua, Egulbati jaurerriko ingurune naturalean, kokaturik dago. Ibarreko herrietan geldialdiak egingo ditu autobusak, gutxienez 2 erabiltzailek eskatzen badituzte. Zozke...