2023ko martxoak 3

Eguesibarko Udalak martxoaren 11n egingo den “Haiengatik egingo dugu” lasterketaren bigarren edizioa aurkeztu du

Foto noticia
  • Lasterketa, herrikoia eta solidarioa, Eguesibarko Udalak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen duen programazioaren barnean dago.
  • Inskripzioaren bidez bildutako zenbatekoa bularreko minbizia ikertzeko erabiliko da.
  • Lasterketak 4,25 kilometro izango ditu, eta Joakin Lizarraga ikastetxetik hasiko da.

Gaur goizean Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Eguesibarko Udaleko Kirol Sailak eta Berdintasun Arloak antolatu duten “Haiengatik egingo dugu” lasterketa solidarioaren bigarren edizioa aurkeztu da.

Herritar guztiei (adina edozein dela ere) zuzendutako lasterketa herrikoi eta solidarioa da, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua, M8a bezalako egun baten inguruan sentsibilizatu eta ikusarazi nahi duena. Horregatik da garrantzitsua pertsona bakoitzak nahi duen moduan egitea: familian, lagunekin, korrika, oinez, baina egin dezala. Garrantzitsuena hain data berezian denok bat eginda egotea da.

Martxoaren 11n (larunbata) izango da lasterketa, 12:00etan, Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxetik abiatuta.

Izen emateak hemen egin daitezke:  https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/corremos-por-ellas-2023.

Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatuko da, 12:00etan.

Lasterketak 2 euroko kostua izanen du pertsona bakoitzeko. Bildutako dirua Saray (Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea) elkartearentzat izanen da, zehazki bularreko minbizia ikertzeko. Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du eta Udalak parte hartzaileak lasterketa egunean kamiseta hori janztera animatu nahi ditu.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento