2022ko irailak 19

Oinarrizko gaitasun digitaletarako formakuntza

Foto noticia

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) enplegu-eskatzaileei zuzendutako prestakuntza-programa abian jarri du. Ekimenaren helburu nagusia da eten digitala minimizatzea eta Nafarroako enplegagarritasuna hobetzea. Plaza hutsak geratuz gero, prestakuntza jasotzeko aukera izanen dute lanean ari diren pertsonek, enplegua hobetu nahi dutenek eta gainerako langabeek.

NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatutako ikastaro horiek guztiz doakoak dira, eta Foru Komunitateko lurralde osoan ematen ari dira.

Eskainitako ikastaroaren izena “Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako” da, eta arlo horretan hasteko programa oso bat eskaintzen du modu guztiz praktiko eta errazean. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta), aurrez aurrekoa.

Eguesibarren honako formazio hauek programatu dira:

Eguesen (herria):

• Data: 2022ko irailaren 26tik urriaren 7ra
• Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara
• Lekua: Eguesko Kontzejuko erabilera anitzeko aretoa

 

Esteka honen bidez ematen ahal da izena. Ikastaroaren kodea: 197NS.

 

Sarrigurenen:

·        Data: 2022ko azaroaren 7tik 18ra

·        Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:15etik 13:15era

·        Lekua: Eguesibarko udaletxeko areto zuria.

Esteka honen bidez ematen ahal da izena . Ikastaroaren kodea: 197NS.

Sarrigurenen:

·        Data: 2022ko abenduaren 12tik 23ra

·        Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara

·        Lekua: Eguesibarko udaletxeko areto zuria.

Esteka honen bidez ematen ahal da izena. Ikastaroaren kodea: 197NS.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento