“Txanogorritxo bakarrik dabil” erakusketa

 Hemen: Berdintasuna, Udala

Eguesibarko Udaleko Berdintasun arloak ESKOLA-BIDE SEGURUAK proiektua sustatu du. Eta haurren mugikortasuna eta autonomia lantzen eta zabaltzen jarraitzeko “Txanogorritxo bakarrik dabil” erakusketa jarri da.

“Txanogorritxo bakarrik dabil” erakusketak haurrek hiri-ingurunearekiko harremanean dituzten zailtasunei buruz gogoeta egitea proposatzen digu, eta arreta berezia jartzen du hirigintzan, mugikortasunean, kulturan eta hezkuntzan. Era berean, eskola-bideak haurren autonomia eta hirien hobekuntza entseatzeko gune gisa duen garrantziaz ohartaraziko digu (gaiari buruzko bideo bat emanez, baliabide osagarri gisa), bai eta hainbat udalerritan abian jarritako ekimen batzuk ezagutu ere, kaleak haurrentzako gune seguruago eta atseginago bihurtzen saiatzen direnak.

Erakusketaren berrargitalpen honek 2012an hasi zuen bere ibilbidea, eta ikuspegi ugari dituen gai konplexu batera modu erakargarrian eta dimentsio guztietan hurbiltzea proposatzen du. Baliabide bereziki interesgarria izan daiteke haurren partaidetza duten hiri-hobekuntzako hezkuntza-programak edo mugikortasuna garatzen ari diren ikastetxeentzat.

Azaroaren 16tik aurrera zabalik egonen da “Txanogorritxo bakarrik dabil” erakusketa. Astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izanen da, 9:30etik 13:30era. Segurtasuna bermatzeko, hitzordua eskatu beharko da:

Tfnoa: 948331611 (luzp. 175)
mleache@egues.es

 

👉https://www.miteco.gob.es/es/ceneam/exposiciones-del-ceneam/exposiciones-itinerantes/caperucita/default.aspx

quimica-online-eguescampaa-comercio-egues